XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

badakizu.

- Zer dela eta etorri zara?

- Elkarrekin nonbait afaltzera joateko etorri naiz, gero, nere libertimentu maiteenetako bat dastatzeko.

- Ederki, Dex.

Bost minutu.

- Autoan izanen nauzu.

Orriak eta dirua kaxan sartu eta burdinazko pertsiana beheititu nuen, eta gero, xamarra hartu eta atzekaldeko atetik atera nintzen.

Eguraldi nazkagarria zegoen, zarpaila, urteko sasoirako sobera beroa.

Giroa hezea eta likina, eta gauza guziak likatu egiten ziren behatzetan.

- Gitarra hartuko dut? galdegin nion Dexterri.

- Ez du merezi.

Gaurko gauean neronek eskainiko ditut libertimentuak.

- Goazen, bada.

Aurrean jarri nintzen, haren ondoan.

Alde ederra zegoen haren Packard eta nere Nasharen artean, baina gazte hark ez zekien gidatzen.

Clipper baten motorra azeleratu eta itotzea ez du nornahik erdiesten, propio eginda ere lan baita.

- Nora naramazu, Dex?

- Hasteko, Storken afalduko dugu (...).